Eukalyptus Tabakalera, Urriak 18 | La Sed del Minotauro Bermeo, Urriak 24 | Eukalyptus  Arrigorriaga, Urtarrilak 10

Lankidetzak

Matxalen de Pedro

Matxalen de Pedro

Egun Dantzertiko irakaslea eta antzerki zuzendari nahiz sortzailea da, euskarazko antzerkigintzarekin bereziki konprometitua dagoelarik.  

2010ean HORMAN POSTER kolektiboa sortu zuen Igor de Quadrarekin batera, Euskal Herrian sormen eszeniko garaikide eta esperimentalak euskaraz bultzatzeko helburuz. 2023ra bitartean hainbat proiektu eszeniko nahiz bitartekaritza lan sortu zituen kolektibo honen barruan beste hainbat kolaboratzailerekin batera. 2020eko Donostia Antzerki saria jaso zuen Antigone edo ezetzaren beharra lanarekin.  Busterri herri-antzerki taldean herrigintza eta antzerki amateurra uztartzen dituen proiektua zuzentzen diardu 2021etik.

Interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatren eta UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterduna. Dantza garaikide formakuntza jaso zuen nazioarteko hainbat irakaslerekin bereziki sakonduz Release eta Body weather tekniketan eta baita sorkuntzarako CTR teknikan ere Claudia Díasekin. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 dantza eta sormen lantegia kudeatu zuen Olatz de Andrés eta Igor de Quadrarekin batera.

Privacy Settings
We use cookies to enhance your experience while using our website. If you are using our Services via a browser you can restrict, block or remove cookies through your web browser settings. We also use content and scripts from third parties that may use tracking technologies. You can selectively provide your consent below to allow such third party embeds. For complete information about the cookies we use, data we collect and how we process them, please check our Privacy Policy
Youtube
Consent to display content from - Youtube
Vimeo
Consent to display content from - Vimeo
Google Maps
Consent to display content from - Google