Antigone, edo ezetzaren beharra
2020. Sormen propioa. Herman Poster. Donostia Anztzerki Zaria 2020.
Lan taldea
Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin. Donostia Antzerki Saria 2020.
- Testuak: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa.
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra
- Dramaturgia eta antzezpena: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti.
- Eszenografia: Miriam Isasi.
- Jantziak: Alberto Sinpatrón.
- Argiztapena: Arantza Flores.
- Musika: Asier Renteria.
- Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre.
- Laguntzaileak: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorgingunea, Zornotza Aretoa, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia.
Bideo promo

Bideo osoa

EITB Kultura
Sinopsia
Antigona. Anti: ezezkoa edo kontrakoa. Gona: Malgua, moldagarria. Antigona: Moldaezina.
Zeharo kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigona omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara?
Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, arroka zulatzen duen belar bakartia deitzen dio. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten. Horman Poster kolektiboak, beste batzuen hitzak bildu, dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direnaren apologia egingo du. Bestela, zertarako obra klasiko bat taularatu?
Tragedia grekoaren eta mitoen gaurkotzeko gaitasunaz baliatu dira gizartean iraunkorrak diren eta zeharkatzen gaituzten gatazka etiko eta politikoetan sakontzeko. Feminismoaren eta pentsamendu desobedientearen mito politikoa berrikusi nahi izan dute, obedientzia eta desobedientziaren areko tarte laburra eta kontraesanak eszenaratuz. Horretarako beharrezko sentitzen zuten prozesua euskaraz burutzea, eta honen fruitu den Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana historian gehien taularatu den obraren lehen euskarazko bertsioa izango da.